Hitzarmenaren berrikuntza
Hegoaldeko herrialde pobretuetan nazioarteko lankidetza-proiektuak egiten jarraitzeko, hainbat erakunde publiko eta pribaturen laguntza ekonomikoa jasotzen dugu proiektuak gauzatu ahal izateko.
Horregatik, aurten, aurreko urteetan bezala, Bilboko Elizbarrutiko Caritasek eta Proyde-Proegak hitzarmen berritu dugu. Aurten ere Fratelli proiektua aurrera ateratzen lagunduko dugu!
FRATELLI irabazi asmorik gabeko elkarte sozial bat da, Libanoko Errepublikan sortua.
FRATELLI elkarteak gizarte eta hezkuntza-programen bidez, familia errefuxiatuen eskubideen sustapena, babesa eta defentsa bermatzeko konpromezua hartu du. Batez ere, bizimodu duina izateko eskubidea eta haurrentzako hezkuntza eskubidea, eta, beharrezkoa bada, gazteek eta emakumeek lanbide-heziketa laburra eta gizatiarra izateko aukera izatea, beren autoestimua eta garatzeko gaitasuna lantzeko.