Eibar bidezko merkataritzarekin

Eibarren Bidezko Merkataritza eta kontsumo arduratsua sustatzeko, zehazki Eibarko La Salle ikastetxean, 3 saskiren zozketa egin dugu, gaurko egunean, hilak 14.

Bidezko Merkataritzako lehen kalitateko produktuez betetako 3 saski izan dira irabazleek lortu dituzten sariak.

Zozketa bat egin da hezkuntza-etapa bakoitzeko, bat Haur Hezkuntzan, beste bat Lehen Hezkuntzan eta azkena DBH-Batxilergoan. Saritutako zenbakiak honako hauek dira: 3, 34 eta 25.

Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten 150 lagunei, eta animatu nahi ditugu helburu txikiak, lortzeko errazak direnak, proposatzera, gure eguneroko bizimoduan bidezko merkataritzako produktuak gehitzen joateko.

Hori guztia posible izan da Eibarko udalaren diru-laguntzarekin egiten ari garen sentsibilizazio-proiektuari esker. Eskerrik asko! Zuen laguntzari esker, hau guztia posible izan da.