Jende Xumea – Gipuzkoa – 2021/8/9 – 2021/8/14

Bigarren eta azken astea Alamanjayarren. Gure bidaia motza izan bada ere, esperintziaz betea egon da. Amaiera hain gertu ikusten genuenez, lehen astea egokitzapenera bideratu eta gero, aste hau minutu bakoitza disfrutatzera zuzendu dugu.

Sentitu dugun harreraz disfrutatu, beste auzokide bat gehiago izateaz disfrutatu, gure denbora partekatzeaz disfrutatu, beldura eta aurreiritziak alde batera uzteaz eta ALFAn topatu dugun mundu izugarriaz disfrutatu.

Ikasi dugu. Asko ikasi dugu. Hezitzaileak, animatzaileak, langileak, erabiltzaileak, Juan Carlos lehendakaria… gure miresmen guztia dute. ALFAk familian bizitzearen balioa erakutsi digu, bere leloak esaten duen moduan “Almanjayar en familia”. ALFAn sartzea familia baten parte izatea suposatu du, eta proiektu honen parte diren pertsonei eskaini diegun atentzioa zoriontasunez betetako esperientzia bihurtu da trukean.

Errealitate, proiektu eta auzo hau bizi duenak harro egoteko arrazoi anitz ditu, egiten den lanarengatik eta kooperazioarengatik. Norberak barruan duen argia partekatzea baino gauza politagorik ez dago, bakoitzaren onena ematea.

Eskerrik asko. Eskerrik asko gu izaten eta egoten utzi diguzuelako. Eskerrik asko bi astez proiektu honen parte egiteagatik, duzuen maitasun guztia ikustea uzteagatik, harantzago begiratzeko aukerak daudela erakusteagatik. Eskerrik asko Granadan gure aztarna uzteko aukera emateagatik, eta Granadak gugan hain aztarna polita lagatzeagatik.

Alejandro Dumasen esanetan, “empiezo a pensar que hay un placer todavía mayor que el ver Granda, y es el de volver a verla”. Guri berdina gertatu zaigu Almanjayar ikusi genuen momentutik, eta bertan aurkitu daitekeen on guztia.

Toki hau ezagutzea gomendatzen dizuegu, azaletik harantzago, gure bihotzeko zati bat konkistatu dueña.