2021eko Donostiako Udalaren dirulaguntza

Proiektuaren izenburua: Guatemalako maya q’eqchi’ emakume nekazarien ahalduntze ekonomiko eta politikoa, 2. fasea

Diru-laguntza eman duen erakundea: Donostiako Udala

Laburpena: Guatemalako, Zona Reina eremuak pobrezia eta bazterkeria maila altuak ditu, batez ere nekazariei eragiten dietenak. Egoera horrek eragin handiagoa du emakumeengan. Proiektu honen bidez, emakume nekazarien talde berri bat ahalduntzeko ahaleginei eutsi nahi zaie, autonomia ekonomikorako eta parte-hartze politikorako gaitasunak indartuz, haien eskubideak eskatzeko, maya q’eqchi kulturaren balioen eta praktiken esparruan.

Asmo hori bi bide jarraituz lortuko da: ekoizpen agroekologikorako prestakuntza-prozesu baten bidez, elikadura-subiranotasunaren eta maien kulturaren ikuspegitik, emakumeek beren egoera ekonomikoa eta familiena hobetzea ahalbidetuko duena. Eta, prestakuntza politikoko prozesu bati esker, lider komunitarioen talde batek politikan eragiteko eta emakume eta indigena gisa dituzten eskubideak eskatzeko gaitasunak indartuz. Bi prozesuak nagusiki maia q’eqchi’ hizkuntzan egingo dira.

Aurrekontua: 62.598,18€

Donostiako Udalaren diru-laguntza: 49.858,83€

Proyde-Proegaren ekarpena: 6.425,00€

Prodessaren ekarpena: 6.314,35€