Togo – Berriak

Togo iparraldeko haurrentzako kalitatezko lehen hezkuntzako programa sendotzea

Urtero, Proyde-Proegak eta Bilbo sektoreko La Salle ikastetxeak, Hegoalde globaleko herrialde pobretuetan proiektu ezberdinak garatzeko,  diruz laguntzeko konpromezua hartzen dugu. Iaz, TOGO izan zen aukeratutako herrialdea. Proiektuak balio zituen ia 32.000€ak lortzea lortu genuen, La Salleko komunitate eta familia guztien laguntzari esker.

Proiektuaren lehen helburua eskoletako irakasleen trebakuntza eta formakuntza hobetzea zen, sareko hainbat landa-eskoletako 10 maisu-maistren prestakuntzarekin eta eskola-akonpainamendu pedagogikoaren indartzearekin batera.

Bigarren helburua, “eskolako kantinak” izeneko jarduera babestea zen. Ikasle askok zerbitzu hori behar baitute ikasturtea jarraitu ahal izateko. Programa honen bidez, ikasleen elikadura orekatsua sustatzen da, familien egoera ekonomikoa oso ahula baita.

Horregatik, eskerrak eman nahi dizkizuegu proiektu hau Aurrera ateratzeko beren aletxoa jarri duzuen guztiei. Bihotzez, eskerrik asko!