POBREZIAREN AURKAKO ASTEA

Pobreziaren aurkako nazioarteko egunaren (aurriaren 17a) inguruko egun hauetan, Pobrezia 0 plataforman parte hartzen dugun GGKEek pobrezia desagerrarazteko bideratutako hainbat jarduerekin osatutako aste bat antolatu dugu.

Lehenik eta behin, urriaren 13an hasiera eman genion prentsaurreko batekin. Hegoalde globaleko herrialde pobretuetan pandemia dela eta txertaketarako dagoen aukera azaltzeko eta datu ezberdinak jendarteari helarazteko.

Ostiralean, hilak 15, gerrilla kanpaina bat egin genuen, Donostiako gune jendetsuenetan hainbat kartel itsatsiz eta bankuetan aldarrikapen kartel batzuk jarriz, “Nigerian biz bazara eta txertatu nahi baduzu, eserita itxaron” bezalako mezuekin.

17an bertan, 60 lagun ingururekin Bizimartxa bat antolatu genuen, Haizeen Orrazian hasi, Grosetik pasa eta Boulevardeko plazan eserialdi batekin amaitu genuelarik.

Aste honi amaiera emateko, hilaren 19an zinema-saio bat izango dugu, Kresalan, Bosniako osasun-sistema irudikatzen duen film bat ikusteko, pobretutako beste herrialde askoren egoeraren isla eta gure errealitatetik oso urrun dagoena.

Horrela, jardunaldi honi amaiera ematen diogu, jarrera oso positiboarekin. Datorren urtera arte!