Ekitaldiaren bideoa

Maiatzaren 8an, larunbata, Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatu genuen Donostiako Bidezko Merkataritzako taldearekin batera.

#BerreraikiJustiziaz lelopean egun honi aurre egin eta mikroantzerkietaz gozatu genuen. 

Bero ikaragarria izan genuen lagun eta Bidezko Merkataritzako kafe goxo batekin eta freskatzeko ur pixka batekin egin genion aurre. Aktoreen lana bikaina izan zen, eta ikusleak oso pozik eta esker onez atera ziren. Antzerki esanguratsua izan zen oso, merkataritzari eta egun dagoen sistemari buruz hausnartzea ahalbidetu zigulako.

Hemen uzten dizuegu larunbateko irudiak biltzen dituen bideo bat.