Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna

Ospa ezazu gurekin batera Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna, zatoz Donostiara (Plaza Haundi, Egia) bidezko merkataritzaren inguruko mikroantzerki ibiltariak ikustera. Bi txanda egingo dira, 12:30etatik – 13:00etara eta 13:30etatik – 14:00etara. Mikroantzerkiaren aurretik kafe dastaketa bat egiteko aukera izango duzu, eta bidezko merkataritzako produktuetaz gozatu. Ekintza hau, Donostiako udalari esker aurrera eramango da.

·        Noiz? Maiatzak 8, larunbata, 12:00etatik – 14:00etara.
·        Non? Plaza Haundi (Egia)
·        *Sarrera librea edukiera bete arte.
·        Antolatzaileak: Donostiako Bidezko Merkataritza taldea.