Ospa ezazu gurekin batera Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna, zatoz Donostiara (Plaza Haundi, Egia) bidezko merkataritzaren inguruko mikroantzerki ibiltariak ikustera. Bi txanda egingo dira, 12:30etatik – 13:00etara eta 13:30etatik – 14:00etara. Mikroantzerkiaren aurretik kafe dastaketa bat egiteko aukera izango duzu, eta bidezko merkataritzako produktuetaz gozatu. Ekintza hau, Donostiako udalari esker aurrera eramango da.
· Noiz? Maiatzak 8, larunbata, 12:00etatik – 14:00etara.
· Non? Plaza Haundi (Egia)
· *Sarrera librea edukiera bete arte.
· Antolatzaileak: Donostiako Bidezko Merkataritza taldea.