Uda honetan 2 boluntario joan dira Boli Kostara. Akwabako etxean egongo dira 4 astez.
Pozik eta disfrutatzen daudela nabaritzen da bidaltzen dizkiguten argazkietan. Hemen aste hauetan egin dituztenak partekatuko ditugu zuekin. Horretaz gain, Proyde-Proegako twitterrean ikusgai dituzue hainbat argazki eta bideo: https://twitter.com/Proyde_Proega
Proiektu honetan bi boluntariok hartu dute parte: Jesus Mari Arrieta Anaiak (Beasain) eta Periko Alkainek (Donostia). Ekainaren 28an abiatu ziren Boli Kostarantz eta lehenengo egunetik abenturari hasiera eman zioten aireportuan hainbat komeri izan zituztelarik.
Boluntarioentzat, proiektu honetan parte hartzen zuten lehenengo aldia ez zenez, haur eta gazte ia gehienak ezagutzen zituzten eta gertutasun hori oso garrantzitsua izan zen boluntarioentzat. Goizetan Akwaba-ko eskolan egon dira zituzten klaseetan laguntzen, Jesus Mari etxeko txikienekin, eta euskara ere erakutsi die, 1etik 9rako zenbakiak ikasi dituzte jada. Periko aldiz, zaharragoak direnekin egoten da eta gainera, arratsaldetan, futbol txapelketa animatzen du, “nazioarteko arbitroa” izanik.