Joan den igandean, maiatzaren 29an, Irun Munduarekin Lankidetzan 2022 izeneko GGKEen azoka egin zen Irunen. Irungo Udalaren diru-laguntzak jasotzen dituzten GGKEak gonbidatuta geunden. Helburua Irungo herritarrei proiektu horiei emandako babesa itzultzea zen.
Azoka Colon pasealekuan bertan izan zen, Zabaltza plazaren ondoan. Bertan izan zen Proyde-Proega estand batean informazio guztia aurkezten, azken 5 urteetan Irungo udaletik jasotako laguntzei buruzko informazioa eman genuen argazkiekin lagunduta. Hona hemen datuak:
Togo: Iparraldeko landa eskoletarako: 77.140 €
Boli Kosta: Abdijaneko Akwaba kaleko haurren etxerako 9.550 €
Libano: Siriar eta irakiar errefuxatuei laguntzeko 11.160 €
Guztira: 97.850 €