![](https://proyde-proega.org/wp-content/uploads/2023/12/foto-726x1024.png)
Argiek eta kolore anitzeko formek, apaindutako zuhaitzek eta publizitate-iragarki oldarkorrek, kontsumo-egarri aseezina elikatzen dutenek, Gabonak ate joka ditugula gogorarazten digute duela egun batzuetatik hona.
Maite gaituztenekin keinu polit bat izatea komeni da. Baina PROYDE-PROEGAtik Gabonetako balio geraezinak gogorarazi nahi dizkizuegu: bakea, elkartasuna, solidaritatea, poza… Belenen pertsona pobretuak dira protagonista, eta PROYDE-PROEGAn ere.
Eguberri On denontzat. Alde batera utz ditzagun kontsumoaren Gabonak eta elkartasunaren eta bakearen Gabonei hel diezaiegun.
![](https://proyde-proega.org/wp-content/uploads/2023/12/SAN-LUIS_Julene-Telletxea-600.jpg)