Joan den igandean, urriaren 29an, Irun Munduarekin Lankidetzan 2023 izeneko GGKEen azoka egin zen Irunen. Irungo Udalaren diru-laguntzak jasotzen dituzten GGKEak gonbidatuta geunden. Helburua Irungo herritarrei proiektu horiei emandako babesa itzultzea zen.
Azoka Colon pasealekuan bertan izan zen, Zabaltza plazaren ondoan. Bertan izan ginen Proyde-Proega stand batean informazio guztia aurkezten, azken 5 urteetan Irungo udaletik jasotako laguntzei buruzko informazioa emanez argazkiez lagunduta. Gainera, material ezberdina izan genuen eskuragarri jendeak har zezan, bertako jantziak, biserak… eta azkenik, Irungo udalak babesten duen aurtengo proiektuaren, Boli Kostako Akwaba etxearen, argazkiak ere jarri genituen, era berean, bertan egondako boluntario bat ere izan genuen gurekin.
Proiektuei eta Irungo Udalak emandako laguntzari buruzko informazio baliotsua partekatzeaz gain, GGKEen Azoka dibertsiorako eta adiskidetasunerako gunea izan zen. Egunean zehar, txikienak bildu zituzten jolas kooperatiboez gozatu ahal izan baikenuen.
Eskerrik asko gurekin egon zineten guztioi. Eta eskerrik asko Irungo Udalari etengabeko laguntzagatik.
#Eskerrik asko