Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna

Larunbatean, hilaren 14, Bidezko Merkataritzaren Mundu eguna ospatu genuen. Eibarko Udalak emandako diru-laguntzari esker, kontsumo arduratsua eta Bidezko Merkataritza sustatzeko hainbat ekintza egin genituen.

Eibarko La Salle, Egoaizia, Aldatze eta Proyde-Proegako arduradunak elkartu eta egunari hasiera emateko, guneak antolatu genituen. Lehenik eta behin, hamaiketako edota gosarien gunea eraiki genuen. Bidezko Merkataritzako panelaz egindako bizkotxoak eta txokolate, kafe edota zukuak eskaini genizkien eibartarrei, azken hauek ere Bidezko Merkataritzakoak betiere.

Bidezko Merkataritzako produktuez osatutako 3 saskiren zozketan parte hartzeko gonbitea ere luzatu genien. Jende askok parte hartu zuen, mila esker. Baina Bidezko Merkataritzako produktuak erosteko aukera ere eskaini zen, Kidendakoak egon ziren Aldatze eskolakoekin batera produktuen salmenta egiten.

Azkenik, Eibarko Ludoteka Zorionakekin batera, Eibarko txikienek berrerabilgarriak diren poltsak dekoratu zituzten. Kontsumo arduratsua eta Bidezko Merkataritza sustatzeko erosketak egiterako garaian

Giro paregabea sortu zen Eibarko Untzaga plazan, eguraldiak lagunduta 4 orduz egon ginen jendartean disfrutatzen. Mila esker Eibarko Udalari eta hurbildu zineten guztioi!