2022ko maiatzaren 5etik 7ra Bidezko Merkataritzarekin lotutako hainbat ekintza egin ditugu La Salle Bilboko ikastetxean, Proyde-Proegako delegaritzatik bideratuta.
Ostegun goizean, Bidezko Merkataritzako eta etxetik ekarritako produktuen salmenta egin zen DBHn. Tandanacui eta Izartxoko begiraleek burutu zen. Mila esker etxetik ekarritako produktuengatik eta horiek saltzea bidezko egin zutenei.
Ostiral arratsaldean, ikastetxe mailako lasterketa solidarioa egin zen. HH eta LHko ikasleek parte hartu zuten. Zein giro ederra sortu zen! Korrikalari bikainak ditugu!
Larunbatean ere DBH-3ko ikasle batzuekin batera salmentarekin jarraitu eta oraindik saltzeke zegoena saldu zen.
Mila esker parte hartu zenuten guztioi!
Mila esker Bilboko ikasle, irakasle eta komunitateko kide guztioi!