Back

Urtez-urte kausa eraldatzaileak babesten.

Urteak dira Euskal Herrian ditugun hamar ikastetxeak batzen direla gizartea eraldatzeko kanpaina komun bat bultzatzeko. Kanpaina horien bidez, justizia, elkartasuna, ingurumenarekiko errespetua eta giza eskubideak bezalako balioak lantzen ditugu, ikasleak egungo munduaren erronka handietara hurbilduz. Urtero, Garapen Iraunkorrerako Helburuetako bat (GIH) aukeratzen dugu ardatz nagusi gisa, eta horrek aukera ematen digu hainbat arazo globaletan sakontzeko, ikuspegi hezitzaile, kritiko eta konprometitu batetik. Kanpaina hauek mundu bidezkoago eta jasangarriago baten aldeko apustua egiten duen hezkuntza-komunitate gisa hausnartzeko, jarduteko eta hazteko aukera bat dira.

2024-2025 kanpaina