Proyde-Proega Fundazioa Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea da, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatua. La Salle Obra-sarearen parte da, eta La Salle Gizarte Ekintza plataformaren barruan dago.
Mundu bidezkoago eta solidarioago baten eraikuntzarekin konprometituta dago Garapen Jasangarriko Helburuak sustatzeko lankidetzaren bitartez, eta, bereziki, eraldaketa sozialerako hezkuntzaren, eragin sozialaren, garapen jasangarriko proiektuen, boluntariotzaren sustapenaren eta bidezko merkataritzaren bultzada aktiboaren bitartez.
Hori guztia aurrera eramaten da bere oinarri sozialaren parte-hartzeari esker eta pertsona boluntarioz eta profesionalez osatutako talde baten dinamizazioaren bidez.

Proyde-Proegak mundu bidezkoago, solidarioago eta jasangarriago baten eraikuntzan konprometitutako Fundazioa izan nahi du, gure inguruko pertsonentzat erreferente izango dena, batez ere La Sallerekin harremana dutenentzat. Eta hori egingo dugu:
Giza garapen integrala sustatuz eta giza eskubideak defendatuz.
Mundu senide-artekoagoa eta solidarioagoa sustatuko duen herritartasun kritiko baterako hezkuntzaren bidez.
Justizia globala pixkanaka ezartzen lagunduz.
Gizakia eta denon etxea zaintzen lagunduz.
Eragin politikoa duten jarduerak bultzatuz.
Proyde-Proegak ekonomikoki jasangarria izan nahi du finantzaketa dibertsifikatu, publiko eta pribatu, bati esker, non nabarmentzen diren gure ongileen eta ordezkaritzen ekarpenak.
Salletar balioen garapena geure gain hartzen dugu. Bereziki honako balioak zaintzen ditugu:
Hurbiltasuna: pertsona irisgarriak gara, eta gurekin erraz trata daiteke; besteek egiten eta behar dutenaz interesatzen gara.
Ekimena: pertsona eta ordezkaritza bakoitza adi egotea bilatzen dugu, dezakeena eman dezan, etengabeko hobekuntza espirituz.
Erantzukidetasuna: pertsona eta ordezkaritza bakoitzak proiektu komunean parte hartzen du, bere zereginak eta erantzukizunak bere gain hartuz.
Lankidetza: beste erakunde, sare eta komunitateekin.
Subsidiariotasuna: harremanak ditugun pertsona eta erakunde guztien eremuak eta erantzukizunak errespetatzen ditugu, euren eskumenak beren gain hartzera animatuz eta euren baliabideak sustatuz.
Koherentzia: bilatzen eta defendatzen dugunaren eta egiten dugunaren artean
Gardentasuna: lortzen ditugun errekurtsoak modu arduratsuan eta publikoan kudeatzen eta administratzen ditugu.
PATRONATO JUNTA

KUDEAKETA TALDEA