Proyde – Proega 2001. urtean lehentasunezko helburu sozial batekin sortutako Fundazioa da: Garapenerako lankidetza. Fundazioaren Estatutuek dioten bezala, hau da bere fundazio helburua:
- Justizian eta solidaritatean, lan boluntarioan, eta garapenean heztea.
- Herrialde behartsuenen promozioa eta garapena;
- Garapen, larrialdi eta giza egintzetako proiektuen bitarteko lankidetza, mota
ezberdinetako jardueren bitartez:
1) Garapen sozio ekonomikoa, begiraleen formazioa, gazte eta helduen alfabetatzea, langile prestatuak bidaltzea.
2) Helburu horiek lortzeko egiturak ezartzea.
3) Justizian eta garapenean heztea, Euskal Autonomia Erkidegoan.
Gure Fundazioa, boluntariotzan oinarritua, sozialki bere zereginarekin koherentea den GGKE gisa ikusita dago eta bere izena du egiten duen lanagatik, bai garapenerako hezkuntzan bai Garapen Proiektuak aurrera ateratzeko orduan.
Proyde – Proega Fundazioa Espainia eta Portugaleko La Salleko GGKEen Sarearen barruan dago eta Proyde Asoziazioarekin (Madril) koordinazio estuan dihardu.
Euskal Autonomia Erkidegoko La Salle ikastetxe guztiek ehundutako SAREA osatzen dugu:
6.000tik gora familiak Proyde – Proega daukate beren GGKE erreferentzia gisa.