
Proyde-Proegari egin diezaiokezu donazio bat jada Bizum-ekin!
Oso erraza da:
- Sartu zure banku-aplikazioan, aktibaturik daukazun lekuan.
- Hautatu dirua bidaltzeko aukera.
- Proyde-Proega Fundazioa aukeratu eta 02359 kodea sartu.
- Jarri eman nahi duzun diru-kopurua.
Eta egina, mundu hau pixka bat bidezkoagoa bihurtu duzu!
Dohaintza ziurtagiria eskatzeko, bete formulario hau:

Zuk jarrai dezakezu bidezkoagoa den mundu baten alde lanean. Nahiz eta mundu honetan ez izan, egunero pobrezia gainditzen ahalegintzen diren milaka pertsonak zure laguntza jaso dezakete. Lor ezazu zure borondateak haien bizitzetan aldaketa gehiago bultza ditzan, zure testamentuan PROYDE-PROEGA ipiniz.Ez duzu ondare handirik izan behar hori egiteko, edozein ekarpen baliagarria izango baita gure proiektuak, zureak ere izango diren horiek, aurrera eramateko.PROYDE-PROEGAren alde oinordetzan uztea eskuzabaltasun keinu bat da, konfiantza erakustaldi bat eta itxaropen mezu bat. |
NOLA SAR GAITZAKEZU ZURE TESTAMENTUAN?
ONDASUNAK ESLEITZEA
Oinordetza baten bitartez PROYDE-PROEGAri ondasun jakin bat edo batzuk esleituz.
OINORDEKOAK
Nahitaezko oinordekorik ez baduzu, PROYDE-PROEGA oinordeko unibertsal izendatuz, eta ondasun, eskubide edota akzio guztiak entregatuz.
OINORDEKIDE
Zure ondasunak pertsona edo erakunde bati baino gehiagori banatu nahi badizkiozu, testamentuan esleitutako ehunekoa adieraziz.
ZERTAN BIHURTU DAITEKE ZURE OINORDETZA?
ESKOLAK
Zure dohaintza pobrezia- eta zaurgarritasun-egoeran dauden haurrei hezkuntzarako sarbidea errazteko baliagarria izan daiteke.
FORMAZIOA
Zure laguntzaren bidez, pertsona eta komunitate oro garatu ahal izateko ezinbestekoa den motorretik abiatzen gara, formaziotik.
LARRIALDIAK
Modu zehatzean komunitate eta pertsonei lagunduko diezu, premia handieneko uneetan beharko dutena eskainiz.
OHIKO GALDERAK
ZER DA ONDARE BAT?
Pertsona edo erakunde bati edo gehiagori esleitzen zaizkien ondasun jakinak (dirua, ondasun higiezinak, bitxiak edo beste edozein ondasun).
ZER DA HERENTZIA BAT?
Ondasun guztiak edo zatiren bat pertsona edo erakunde bati edo gehiagori esleitzea da, baina, kasu horretan, oinordekoak testamentutik eratorritako eskubide eta betebeharrak ere bereganatzen ditu.
NOLA EGINGO DUT NIRE TESTAMENTUA?
Gomendagarriena notarioaren aurrean egitea da, erabateko balioa izan dezan eta idatzitakoak norberaren nahiak islatzen dituela ziurta ditzan. “Irekia” bada, nahi duzunean aldatu edo eguneratu ahal izango duzu.
Eskuz ere gutun bat idatz dezakezu (testamentu olografoa), baina momentuan datorkeenean eraginkorra izan dadin beharrezkoa da notario-izapide bat hastea zure sinadura egiaztatu eta azken testamentua dela ziurtatzeko.
NOLA ERABILIKO DA NIRE EKARPENA?
Zure esleipena baliagarria izango da, PROYDE-PROEGAk aurrera eramango dituen proiektuak finantzatzeko, osorik edo zati batean. Gaur egun, munduko hainbat herrialdeetan garapenerako lankidetza-proiektuak, laguntza humanitarioak, bidezko merkataritzak, gizarte-mobilizazioa eta herritartasun global baterako hezkuntza.
NOLA JAKINGO DU PROYDE-PROEGAK HERENTZIA EDO ONDAREA UTZI DUDALA?
Testamentua baimendu duen notarioak bere izendapenaren berri eman beharko die erakunde onuradunei, testamentugilearen heriotza jakiten duen unean. Albazeak ere jakinarazi ohi du, eta halakorik ez badago, gainerako oinordekoek jakinarazi behar dute. Hala ere, testamentua egin eta PROYDE-PROEGA fundazioa oinordeko edo ondare-hartzaile gisa utziz gero, testamentua egin ondoren guri jakinaraztea komeni da.
ZER ESAN NAHI DU ERABILERA LIBREAK?
Legezko oinordekoak baldin badituzu, askatasunez erabil dezakezun zatia zure ondare osoaren herena da. Oinordekorik ez baduzu, kopuru hori %100ekoa da.

