Proyde – Proega 2001. urtean lehentasunezko helburu sozial batekin sortutako Fundazioa da: Garapenerako lankidetza.
Fundazioaren Estatutuek dioten bezala, hau da bere fundazio helburua:
- Justizian eta solidaritatean, lan boluntarioan, eta garapenean heztea.
- Herrialde behartsuenen promozioa eta garapena
- Garapen, larrialdi eta giza egintzetako proiektuen bitarteko lankidetza, mota ezberdinetako jardueren bitartez:
- Garapen sozio ekonomikoa, begiraleen formazioa, gazte eta helduen alfabetatzea, langile prestatuak bidaltzea.
- Helburu horiek lortzeko egiturak ezartzea.
- Justizian eta garapenean heztea, Euskal Autonomia Erkidegoan.
Gure Fundazioa, boluntariotzan oinarritua, sozialki bere zereginarekin koherentea den GGKE gisa ikusita dago eta bere izena du egiten duen lanagatik, bai garapenerako hezkuntzan bai Garapen Proiektuak aurrera ateratzeko orduan.
Proyde – Proega Fundazioa Espainia eta Portugaleko La Salleko GGKEen Sarearen barruan dago eta Proyde Zentralarekin (Madril) koordinazio estuan dihardu.
Euskal Autonomia Erkidegoko La Salle ikastetxe guztiek ehundutako SAREA osatzen dugu: 6.000tik gora familiak Proyde – Proega daukate beren GGKE erreferentzi gisa.
Misioa, ikuskera eta balioak
Proyde-Proega Fundazioa Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea da, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatua. La Salle Obra-sarearen parte da, eta La Salle Gizarte Ekintza plataformaren barruan dago.
Mundu bidezkoago eta solidarioago baten eraikuntzarekin konprometituta dago Garapen Jasangarriko Helburuak sustatzeko lankidetzaren bitartez, eta, bereziki, eraldaketa sozialerako hezkuntzaren, eragin sozialaren, garapen jasangarriko proiektuen, boluntariotzaren sustapenaren eta bidezko merkataritzaren bultzada aktiboaren bitartez.
Hori guztia aurrera eramaten da bere oinarri sozialaren parte-hartzeari esker eta pertsona boluntarioz eta profesionalez osatutako talde baten dinamizazioaren bidez.
Proyde-Proegak mundu bidezkoago, solidarioago eta jasangarriago baten eraikuntzan konprometitutako Fundazioa izan nahi du, gure inguruko pertsonentzat erreferente izango dena, batez ere La Sallerekin harremana dutenentzat. Eta hori egingo dugu:
- Giza garapen integrala sustatuz eta giza eskubideak defendatuz.
- Mundu senide-artekoagoa eta solidarioagoa sustatuko duen herritartasun kritiko baterako hezkuntzaren bidez.
- Justizia globala pixkanaka ezartzen lagunduz.
- Gizakia eta denon etxea zaintzen lagunduz.
- Eragin politikoa duten jarduerak bultzatuz.
Proyde-Proegak ekonomikoki jasangarria izan nahi du finantzaketa dibertsifikatu, publiko eta pribatu, bati esker, non nabarmentzen diren gure ongileen eta ordezkaritzen ekarpenak.
Salletar balioen garapena geure gain hartzen dugu. Bereziki honako balioak zaintzen ditugu:
- Hurbiltasuna: pertsona irisgarriak gara, eta gurekin erraz trata daiteke; besteek egiten eta behar dutenaz interesatzen gara.
- Ekimena: pertsona eta ordezkaritza bakoitza adi egotea bilatzen dugu, dezakeena eman dezan, etengabeko hobekuntza espirituz.
- Erantzukidetasuna: pertsona eta ordezkaritza bakoitzak proiektu komunean parte hartzen du, bere zereginak eta erantzukizunak bere gain hartuz.
- Lankidetza: Beste erakunde, sare eta komunitateekin.
- Subsidiariotasuna: harremanak ditugun pertsona eta erakunde guztien eremuak eta erantzukizunak errespetatzen ditugu, euren eskumenak beren gain hartzera animatuz eta euren baliabideak sustatuz.
- Koherentzia: bilatzen eta defendatzen dugunaren eta egiten dugunaren artean.
- Gardentasuna: lortzen ditugun errekurtsoak modu arduratsuan eta publikoan kudeatzen eta administratzen ditugu.
Taldea
Patronato Batzordea
Juan Carlos Orús Orcástegui
Presidentea
Juan Mari Ausin Izaguirre
Presidente-ordea
José María Calvo Cilla
Idazkaria
Fernando Casas Gallego
Diruzaina
Maite Pardina Larrarte
Bokala
Agurtzane Urbieta Arrizabalo
Bokala
Miren Bakartxo Michelena
Bokala
José Román Pérez Conde
Bokala
Kudeaketa-taldea
Juan Mari Ausin Izaguirre
Zuzendaria
José Manuel Aguirrezabalaga Odriozola
Boluntarioa
José María Calvo Cilla
Boluntarioa
Pablo Girón Echeverría
Boluntarioa
Non gaude
Proyde-Proega Fundazioa
Helbidea: Mad. Jauregiberri Ibilbidea, 2, 20014 Donostia
Tokiko ordezkaritzak
Proyde – Proegak ordezkaritzak ditu Euskal Autonomia Erkidegoko herri hauetan:
Andoain, Beasain, Bilbo, Donostia, Eibar, Irun, Sestao, Zumarraga eta Zarautz.
