PROYDE-PROEGA BEASAINGO LA SALLE

Ostiralean, otsailaren 4ean, Proyde-Proega ezagutu genuen Beasaingo La Salleko Lehen Hezkuntzako 4. mailakoekin batera. Proyde-Proegak eskolan lan egiten zuela jakina zen, baina Bilboko Sektorean bestelako La Salle eskoletan ere lan egiten zuela ikasi zuten ikasleek.

Horretaz gain, Proyde-Proegak egiten dituen ekintza ezberdinak ezagutu zituzten, postalen salmenta, sentsibilizazio kanpaina eta lankidetza proiektuak. Lankidetza proiektuak ezagutzeko munduko bolarekin batera dinamika bat egin eta herrialde ezberdinetara salto egin genuen, bertako proiektuen argazkiak ikusiz.

Azkenik, gure laguntza oso xumea izango den arren, denok elkarrekin jartzen dugunaren garrantziaz ohartu gara.

Eskerrik asko La Salle Beasaini esperientzia hau 4. mailako ikasleekin partekatzeko aukera emateagatik.