LANKIDETZA ZARAUTZEN

Giza eskubideen Nazioarteko Eguna, gaurko egunean izanik, Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Kooperazio zerbitzuak herrian eta munduan zehar laguntzen dituen elkartasun lanak ezagutzera eman zituen.

Abenduaren 2an ospatu zen ekitaldia udalbatzar aretoan. Bertan egon ginen Zarauzko La Sallerekin batera gure aurtengo proiektua aurkezten beste GGKEekin batera.

Gure proiektua Txadeko N ́Djamena hiriburuaren bihotzean kokatzen da, eta Profesionalki egoera ahulean dauden gazteak lan-munduan sartzen laguntzea, N`Djamenako Ikaskuntza eta Hobekuntza Zentro Teknikoko tresneria eguneratzea dugu helburu. Horretarako Zarauzko Udalak 17.911,15€ onartu dizkigu.

Mila esker Zarauzko Udalari eta bertaratu ziren GGKE guztiei.