Badira urte batzuk Black Friday, Estatu Batuetatik datorren tradizioa, ohitura bihurtu dela gure hirian. Horregatik erabaki genuen Donostiako Bidezko Merkataritzako Taldetik Colorful Fridayren deialdia egitea.
Kontsumo kontzienteko eta arduratsuko proposamen bat Black Friday-ri kontrajartzea bilatzen duten hainbat ekimen daude: no Buying day, Fair Saturday, Giving Tuesday, Gure Colorful Friday ere hausnarketatik eta Black Friday-k ezarritakoaz bestelako logika bat ezartzeko beharretik sortu da.
Gure Colorful Friday-rekin jendea gonbidatu nahi dugu zer eta noiz erosi (edo ez erosteko) erabakitzeko beste modu batzuk aurkitzera, proiektu anitz, eder, ingurumenarekin arduratsuak eta pertsonekin bidezkoak diren proiektuetan parte hartzera bultzatzen gaituztenak. Eta bidezko merkataritzako produktuak erostea erabakitzen duzunean, zera egiten duzu:
- Egoera ahulean dauden ekoizleentzako aukerak garatu.
- Merkataritza-kudeaketan eta -harremanetan antolakundeek duten gardentasuna eta erantzukizuna sustatu.
- Bidezko merkataritza-praktikak egin
- Ekoizleei bidezko ordainketa egin
- Haurren lanaren eta nahitaezko lanaren aurkako borrokan parte hartu
- Genero-berdintasuna eta elkartzeko askatasuna aldarrikatu
- Lan-baldintza onak sustatu
- Produkzio-antolakundeetan gaitasunak garatu
- Bidezko merkataritza sustatu
- Ingurumena errespetatu
Donostiako Bidezko Merkataritzako Taldetik uste dugu bidezkoena merkeena baino hobea dela, lehia baino hobea lankidetza dela, kutsadura eta xahuketaren aurrean beharrezkoa eta premiazkoa den iraunkortasuna hobe dela. Bidezko merkataritzak planetako hainbat txokotako proiektuekin lotzen gaitu Donostian, planetaren eta giza eskubideen zaintzak bidea ireki dezan. Colorful Fridaytik kontsumo kontziente eta arduratsuko beste proposamen batzuekin ere bat egiten dugu, gure hirian tokiko kontsumoko alternatibekin lotzen gaituena.
Donostiako herritarrak gure hiriko kontsumo kontziente eta arduratsuaren aukerak ezagutzera eta aztertzera animatzen ditugu. Horietako batzuk Saretuz-en mapa interaktiboan daude eskuragarri, Donostiako Kontsumo Transformatzailearen Sarean: https://saretuz.eus/
Kontsumitzerako orduan aldaketa positiboak sartuz gero, Donostia eta mundu bidezkoago bat lortzen lagunduko duzu.
Eskerrik asko!
Informazio gehiago topa dezakezu gure web orrialdean https://www.comerciojustodonostia.org/Jarraitu gaitzazu gure Sare Sozialetan twitter: @Bidezko_Mktza eta Instagram: @bidezkomerkataritza