Back

Helduen boluntariotza 2025 kronika

Iaz bezala, boluntario helduen talde bat Istmina-ra joan da, Chacon – Kolonbian aurkitzen den departamentura. 2025eko uda honetako taldea Zumarraga – Urretxuko La Salleko (Aritz, Ana, Miriam) eta Zaragozako La Salle Montemolineko lankide batek (Maria Jesus) osatzen zuten.

Solidaritza-ilusioaren proiektua gaixotasun batek aztoratu zuen: taldeko bi pertsonek (Miriam eta Maria Jesusek) dengearen ondorioak pairatu zituzten. Zorionez, normaltasunez etorri ziren euren onera eta taldearen martxan sartu ahal izan ziren berriro.

Aste hauetan zehar, gure boluntarioek jarduera ugari garatu izan dituzte:

  • Irakurtze ulermenerako tailerrak barnetegiko mutilekin.
  • San Pio X ikastetxeko bizikidetzak antolatzea.
  • Tailer didaktikoak Andrés Bello ikastetxean.
  • Ingelesa prestatzea elizbarrutiko ikastetxean maila-azterketa egin ahal izateko.
  • Barnetegiko liburutegia katalogatzea eta modernizatzea.

Era berean, beste errealitate sozial batzuk ezagutzeko aukera izan zuten, zaharren egoitza eta salestarren barnetegia bisitatuz.

Proyde-Proegatik eskerrak ematen dizkiegu gure boluntarioei euren ilusio, entrega eta enpatiagatik, eta eskertzen dugu baita anaien komunitatearen, eta bereziki Anai Martin Figueroaren, senide harrera ere.