Urriaren 17an Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna ospatu da. Hori dela eta, Zero Pobrezia Donostia plataformak hainbat jarduera antolatu ditu: zineforum bat, asteartean, urriaren 14an; bertso saio bat, ostegunean, urriaren 16an; eta ostiralean, hilaren 17an, kanpainaren azken ekitaldi gisa, aldarrikapen ekintza bat Donostiako portuan, giza eskubideak itotzen dituzten eskuin muturraren politiken eta mezuaren aurka.