ESKERRIK ASKO!

Ikasturtearen amaierarekin La Salleko aurtengo leloari ere agurra eman geniokeela dirudi, baina lelo hori berreskuratu nahiko genuke, luzarorako iraun dezan.

ESKERRIK ASKO! Irailean esaten genuen denok elkar, gure esker oneko keinu eta hitzetan. Beste “Eskerrik asko!” zentzudun eta zintzo batekin agurtu dezagun ekaina. ESKERRIK ASKO! Elkarrekin egindako lanagatik, elkarren ondoan, talde integratu eta bateratu gisa lan egiteagatik. Kudeaketa taldeak, ikastetxeetako delegatuak, ongileak, adiskideak… denok ipini dugu geurea PROYDE-PROEGA den proiektu solidario eder hau izan behar duena izaten jarraitzeko, errealismo eta eraginkortasunez.

ESKERRIK ASKO, beraz, eta adore izan. Gure gogo partekatua inoiz ez dela gainbeheran egon…