LASTERKETA SOLIDARIOA LA SALLE BILBO

PROYDE-PROEGAko VII. Lasterketa Solidarioa ospatu zen pasa den igandean Bilbon, apirilaren 23a. Primerakoa izan zen benetan! 596 neska-mutil izan genituen txikien lasterketetan eta 228 gazte eta heldu herrikoian, 824 pertsona guztira… oso pozik gaude harrera honekin eta datorren urtekoa are hobeto prestatzeko ideiak ditugu jada.

60 bolondres baino gehiago egon ziren ere goiz osoan zehar zeregin ezberdinak burutzen, gehienak DBH 3-4 eta Batxilergokoak. Datorren urtean ere familien laguntza asko behar izango dugu, gure gazte guztiak hobeto antolatu  ahal izateko.

Ekintzarekin lortutako dirulaguntza 2000€ baino gehiagokoa da. Mila-mila esker!!