Dakizuenez, joan den otsailaren 6ko goizaldean lurrikara suntsitzaile batek Siria eta Turkia astindu zituen, milaka hildako eta zauritu utziz.
Hondakinen azpian lurperatutakoen erreskatea bukatu ondoren, bizirik atera direnez arduratzea dagokigu orain: zaurituak sendatzea, etxea galdu dutenei ostatu ematea, berokiak eskuratzea, jaten ematea, suntsitutako azpiegiturak berreraikitzea eta pixkanaka normaltasuna berreskuratzen joatea. Beharrak izugarriak dira… Horregatik, gure solidaritatea mobilizatu behar dugu eta ahalik eta indar gehien batu lurrikara horren biktimei laguntzeko premiazko helburu horren inguruan.
PROYDE-PROEGAk bat egin nahi du solidaritza-lan horrekin, eta, horretarako, funtsen bilketa bat jarri dugu abian, hori da-eta lurralde horietako agintariak gehien eskatzen ari direna. Ez izan zalantzarik, beti bezala, zure dohaintza PROEGAren kontuen bidez osorik iritsiko zaie Turkiako eta Siriako lurrikararen biktimei.
Dohaintza egin nahi izanez gero, jarraian adierazten den jarraibideen arabera egin dezakezu: