Abenduaren 2an, Andoaingo La Salle Berrozpen, bolondresgoaren egunaren harira, hainbat bolondresek euren esperientziak partekatu zituzten ikasleekin. Bolondres lanak esparru ezberdinetan egin daitezkeela helaraztea izan zen hitzaldiaren muina eta hizlariek azpimarratu zuten bolondres lanetan eman baino gehiago jasotzen dela.
Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ordezkari eta ordezkariordeek solasaldian parte hartzeko gonbidapena jaso zuten eta bertan jasotako hausnarketak gero gelakideekin komentatu eta landu zituzten. Galdetegi bat osatzeko aukera ere izan zuten.
Solasaldi interesgarriaz gozatu ahal izan genuen Jose Ramon, Monica, Mikel eta Iratiren eskutik. Eskerrak eman nahi dizkiegu euren esperientzia gurekin partekatzeagatik