Bidezko Merkataritza sustatzen Eibarren

Urteroko legez, Eibarko Lankidetza Sailaren diru laguntzari esker Eibar herrian hainbat ekintza egin ditugu, kontsumo arduratsuaren inguruan, zehazki natural eta geure planetak eta Bidezko Merkataritzak gai honetan duen garrantziaz. Eibartarrok horietan parte hartu eta gozatzeko aukera izan dugu.

Alde batetik, La Salle eta Aldatze eskoletan, batxilergoko ikasleok BASONA Ingurumen Hezkuntzako teknikaria den Violeta Toranek emandako kontsumo arduratsuaren inguruko tailerraz gozatu genuen. Bertan, kontsumoaren inguruan solastu eta hiru item zehatzetan zentratu ginen, arropa, elektronika aparatuak eta janaria. Bidezko Merkataritzaren garrantziaz ohartu ginen egindako errealitatearen azterketari esker.

Eibarko La Salleko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleok ere, beharretara eta adinera moldatutako tailerrak jaso genituen. Kasu honetan kontsumo arduratsuaren barrenean, hondakinen kudeaketari eta Bidezko Merkataritzari garrantzia emanez. Gari Zientzialariaren bisita eduki genuen 5 urtekoekin eta 6,7 eta 8 urtekoekin materiala berrerabiliz diru-zorro bana eratu genuen. Ederki pasa zuten eskolako txikiek.

Sukaldaritza tailerrak ere antolatu ditugu Farmacook eta Egoaiziarekin batera. Pandemia dela eta online egin dira, eta Eibarko biztanleok parte hartu dugu. Txokolatezko Brownie eta bolognesa saltsarekin lagundutako fusiliak prestatu ditugu eta ederki atera dira!

Bidezko Merkataritza eta Kontusmo Arduratsua sustatzeko aurrera eraman dira aipatutako tailer hauek. Zaloa Otadui (Farmacook) izan da tailer hauek eman dituena. Sukaldaritza eta nutrizioaren aldetik lanketa egiteaz gain, Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuaren garrantzia azpimarratu du.

Gure ingurua zaindu behar dugu, arduraz kontsumituz, ahal dela ekoizleen eskubideak errespetatuz eta natura babestuz. Hau honela, AZKEN GONBITE BAT LUZATU NAHIKO GENIZUEKE. APIRILAREN 9 ETA 10EAN BASO BAINUAK EGINGO DITUGU OLABE KANPAN (10:00ETATIK 12:00ETARA). IZENA EMATEKO SAKATU HEMEN. PARTE HARTZERA ANIMATU!

Azkenik, eskerrak eman Eibarko Udalari. Euren finantzazioari esker aurrera eraman direlako aipatutako tailerrok.

Hurrengora arte!