BIDEZKO MERKATARITZA BEASAINGO LA SALLE HERRIAN

Gaur osteguna, urtarrilaren 27a, Justizia eta Bakearen astea ospatu dugu La Salle Beasaingo Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleekin batera, Bidezko Merkataritzari buruzko tailer bat eginez.

Gure aurretiazko ideia eta ezagutzetan oinarrituta, hainbat dinamika egin ditugu Bidezko Merkataritzako produktuak direnak eta ez direnak bereizteko.

Bidezko Merkataritzako produktuak non eros ditzakegun ere aztertu dugu, ez baikenekien supermerkatu arruntetan produktu batzuk aurki ditzakegula.

Azkenik, Bangladesheko kamiseta-tailer bateko langileen egoeran murgildu gara, eta Bidezko Merkataritzako artikuluak egiten dituztenen eta ez dituztenen arteko ezberdintasunak aztertu ditugu.

Bidezko Merkataritzari esker, langile guztiek lan-baldintza egokiak dituzte, soldata duina irabazten dute eta gainera ingurumena zaintzeaz arduratzen dira.

Orain adi-adi egongo gara supermerkatuetako produktuekin, eta Bidezko Merkataritzakoak direnak aurkitzen saiatuko gara.

Eskerrik asko La Salle Beasaini esperientzia hau 5. mailako ikasleekin partekatzeko aukera emateagatik.