Udako Boluntarioen bidalketa-ekitaldia

Datozen udako hilabeteetan Gipuzkoako sei boluntario izango ditugu bi proiektuetan: hiruAkwabako kaleko haurren etxean, Boli Kostako Abidjanen, eta beste hiru Argentinako Jujuy herrian. Akwabara doaz Anai Jesus Mari Arrieta, PerikoAlkain eta Xabier Matarranz, eta Jujuy-ra Nerea Bereciartua, Rocio Jimenez eta Jon Aztiria. Gehienek badute boluntariotzaren esperientzia. Agur esateko eta bidaliak senti daitezen egin genuen bidalketa-ekitaldia Donostiako La Salle Ikastetxean ekainaren …

Zinema kalean eta ilargiaren argitan Donostiatik mundua aldatzeko

Gizarteari urruti ditugun herrialdeetako errealitateak hurbiltzea eta Euskaditik azken 30 urteetan lankidetzarako euskal politiken bitartez sustatutako elkartasuna balioan jartzea dira Ilargi azpian, mundu zabala errealitate anitz ekimenaren aurtengo edizioaren helburuak. Donostia, 2018ko ekainaren 6a. Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundea, nazioarteko lankidetzan jarduten duten 80 GKEk osatuta -horietatik 51 Gipuzkoan-, kalera ateratzen da lankidetzarako euskal politiken eta erakundearen beraren 30. urteurrena ospatzeko. …

Eibar – MERKATARITZA ETA KONTSUMO ARDURATSUA

SENTSIBILIZAZIOA GARAPENERAKO LANKIDETZAN, BIDEZKO MERKATARITZAN ETA KONTSUMO ARDURATSUAN La Salleko Anaiekin lotura duen Proyde-ProegaGGKEak, Eibarko udalaren diru-laguntzaz, sentsibilizazio jarduerak egin ditu Eibarren Garapenerako Lankidetzaren, Bidezko Merkataritzaren eta Kontsumo Arduratsuaren inguruan. Bihar, ostirala, maiatzak 18, “Bidezko Merkataritzaren aldeko Ikastetxea” Ziurtagiria jasoko duEibarko La Salle Ikastetxeak. Ekitaldia La Salle-Isasin egingo da 17:00etan. “Bidezko Merkataritzaren aldeko Ikastetxeak” proiektua kokatzen da “Bidezko Merkataritzaren aldeko …

LOTU ZAITEZ JUSTIZIAREN ALDE – OTOITZALDIA 2017/05/06

LANKIDETZARAKO ERAKUNDE KATOLIKOEK POBRETUTAKO PERTSONA ETA ELKARTEEKIKO SOLIDARITATEAREN ALDE BATZEN DITUZTE EUREN EGINAHALAK “Lotu zaitez Justiziaren alde” lemapean, Caritas, Confer, Justizia eta Bakea, Esku Batuak eta Redes erakundeek azpimarratu nahi dute pertsona pobretuenekin gaur egun nazioarteko solidaritateak eta lankidetzak duen garrantzia. Horregatik, bultzatu nahi duten nazioarteko lankidetza, bazterketa eta desberdintasuna jasaten duten biktimekiko elkarrekikotasun eta gupidan oinarritzen dena da. Erdigunetzat …

Arrazakeriaren Aurkako Martxa – Martxoaren, 19a

Beste behin, pertsona errefuxiatuen harrera eraginkor baten alde eta asilo eskubidearen defentsan. Bigarren urtez jada, pertsona errefuxiatuen harrera eraginkor baten alde eta asilo eskubidearen defentsan adierazten gara. Arrazoia, zoritxarrez, orain dela urtebete aurreikusi genuena betetzen hari delako da: Europar Batasuna (EB) osatzen duten Estatuek, dituzten asilo politikak norabidez aldatzen ez badute, gure mugetan hildakoak pilatzen joango dira. Eta milaka pertsona …

Fratelli Proiektua

FRATELLI PROIEKTUA, GURE KONPROMISOA SIRIAKO ERREFUXIATUEKIN, LIBANON Haur eta gazte errefuxiatuen gizarte- eta hezkuntza-inklusiorako proiektua, Libanon Zer ari da gertatzen Libanon Siriatik iritsi diren errefuxiatuekin? Siriako gatazka bosgarren urtean sartua da. 2005 urtean Siriatik ihesi egin zuten errefuxiatuk 4.000.000tik gora izan ziren eta Libano bilakatu zen biztanle bataz besteko errefuxiatu gehiena zuen munduko herrialdea. Krisialdia gehien pairatu dutenak neska-mutilak izan …