Udako Boluntarioen bidalketa-ekitaldia

Datozen udako hilabeteetan Gipuzkoako sei boluntario izango ditugu bi proiektuetan: hiruAkwabako kaleko haurren etxean, Boli Kostako Abidjanen, eta beste hiru Argentinako Jujuy herrian. Akwabara doaz Anai Jesus Mari Arrieta, PerikoAlkain eta Xabier Matarranz, eta Jujuy-ra Nerea Bereciartua, Rocio Jimenez eta Jon Aztiria. Gehienek badute boluntariotzaren esperientzia.

Agur esateko eta bidaliak senti daitezen egin genuen bidalketa-ekitaldia Donostiako La Salle Ikastetxean ekainaren 8an, arratsaldez. Bertan bildu ginenGipuzkoako herri ezberdinetatik etorritako Proegaren adiskide talde bat: Andoain, Beasain, Donostia, Eibar, Irun, Zarautz eta Zumarragatik etorritakoak.

Ekitaldiaren sarreran esan zitzaigunez boluntarioak joan egingo dira bi taldetan bi proiektuetara eta gu hemen geldituko gara. Ez doaz, ordea, beren kabuz bakarrik, gure izenean ere badoaz, guk bidaliak izango dira. Eta “gu” honen barruan gaude Proyde-Proega, La Salle, eta boluntario bakoitzaren senideak eta lagunak. Eta hori nahi izan zen ekitaldian nabarmendu.

Ongietorria eta sarreraren ondoren Anai Jose Angel Mugicak ekitaldia izarraren inguruan planteatu zuen, erreferentziatzat hartuz begiak, bihotza eta eskuak.

Aurrez aurre jarrita geneukan izar handi bat eta erdian, lurrean, begi bat, bihotz bat eta hiru esku.

Lehenengo sinboloa begiak. Pantailan Akawbako, Boliviako Trinidadeko eta Jujuyko aurreko urtetako argazki batzuk ikusi genituen eta, isilaldi baten ondoren, elkarren artean otoitz bat egin genuen Jaunaren eskutan gure ahuldadeak jarriz eta eraldatzeko eskatuz. Eta lurrean zegoen begia izarraren bueltan itsatsi zuten bi boluntariok.

Bigarren sinboloa bihotza izan zen. Aurreko urtetan boluntario izandako bostek orduan bizi izandako pasadizo edo anekdotaren bat kontatu ziguten. Deigarriak guztiak. Herrialde pobretuak ze ezberdinak! Ondoren Estopa – Rozalen VIVIR abestia entzun-ikusi genuen (https://www.youtube.com/watch?v=IIUPEtepF1Q). Eta jarraian, lurrean zegoen bihotza izarraren bueltan jarri zuten bi boluntariok.

Hirugarrena, eskuak. Lk 9,1-6 ebanjelioko pasartea entzun gunean: Jesusek hamabiak misioan bidaltzen ditu. Azpimarratu zen bidaltzerakoan Jesusek esan ziena: Ez hartu ezer biderako, ez eraman ezer.Boluntarioen ekarpen nagusia herrialde pobretuetan beraiek dira, beraien presentzia. Ondoren, lurrean zeuden hiru eskuetan nork bere konpromisoa, pare bat hitzetan, idaztera gonbidatuak izan ginen. eta hiru eskuok ere izarraren bueltan jarriak izan ziren.

Bidalketaren ezaugarritzat, jarraian, Anai Jose Manuelek, Proegakoboluntariotzaren arduradunak,izar bat zeraman zintzilikario bat eskaini zionboluntario bakoitzari.

Eta amaitu genuen Pedro Casaldaligaren “Esku batuak” aldarrikapena denok batera esanez.

Ez genuen, ordea, bukatu geure topaketa. Honek jarraitu zuen bidezko merkataritzako produktu batzuk dastatuz bertako tortillak, txorizo, gazta eta ardoarekin batere.

Gure zorion beroenak eta animoak boluntarioei esperientzia aberasgarri honen hasieran. Izango dugu elkarren berri datozen uztail eta abuztuan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Time limit is exhausted. Please reload CAPTCHA.