Eibar – MERKATARITZA ETA KONTSUMO ARDURATSUA

SENTSIBILIZAZIOA GARAPENERAKO LANKIDETZAN, BIDEZKO MERKATARITZAN ETA KONTSUMO ARDURATSUAN

La Salleko Anaiekin lotura duen Proyde-ProegaGGKEak, Eibarko udalaren diru-laguntzaz, sentsibilizazio jarduerak egin ditu Eibarren Garapenerako Lankidetzaren, Bidezko Merkataritzaren eta Kontsumo Arduratsuaren inguruan.

Bihar, ostirala, maiatzak 18, “Bidezko Merkataritzaren aldeko Ikastetxea” Ziurtagiria jasoko duEibarko La Salle Ikastetxeak. Ekitaldia La Salle-Isasin egingo da 17:00etan.

“Bidezko Merkataritzaren aldeko Ikastetxeak” proiektua kokatzen da “Bidezko Merkataritzaren aldeko Bidezko Hiriak” programaren baitan.

Ekimen hau Bidezko Merkataritzarako GKE bateko boluntario-talde batek garatu zuen. Talde hau saiatu zen Bidezko Merkataritzako produktuak hirietako esparru ezberdinetan jartzen laguntzen: ikastetxetan, enpresetan, dendetan, kafetegitan, jatetxetan… Gaur egun 1000tik gora dira mundu zabalean Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiria titulua duten herriak, eta badira 19 herrialde, Iparraldekoak eta Hegoaldekoak, sarean inplikaturik daudenak. Titulu hau jasoa dute jada hiriburu hauek: Londresek (Britainia Handia), Parisek (Frantzia), Bruselak (Belgika) eta Melbournek (Australia). Estatu espainolean herri ugari dira lorpen honetarako lanean dabiltzanak (http://ciudadjusta.ideas.coop/mapa-de-ciudades-por-el-comercio-justo/). Euskadin, gaurko egunez ziurtagiri hau lortua dute Bilbok, Donostiak, Getxok eta Legazpik. Badira lorpen honetarako lanean dabiltzanbeste herriak.

Une historiko honetan, zeinetan gizarte ezberdintasunak gero eta handiagoak izaten jarraitzen duten, tamalez, lankidetzaren aldeko apustua inoiz baino beharrezkoagoa da. Egia esan, beste era bateko ekonomia zabaltzen ikusteko zoria dugu, ohizkoa ez dena, etekin hutsa ateratzeari bakarrik begiratzen ez diona, baizik eta erdigunean pertsonak jartzen dituen ekonomia, balio sozial eta etikoei lehentasuna ematen diena, solidaritateari. justiziari, partaidetza demokratikoari, lankidetzari, azken batez, bizitzaren iraunkortasunari arlo guztietan. EKONOMIA SOZIALA ETA SOLIDARIOA dena, alegia.

Bidezko Merkataritza ekonomia horren zati garrantzitsuetako bat da, eta horren zabalkundearen alde jarduteak garrantzi itzela du datozen belaunaldiei baldin nahi badiegu mundu gizakoi eta bizikorragoautzi.

La Sallek eta Proyde-Proegak Bidezko Merkataritzaren aldeko konpromisoa hartua dugu, giza eskubideenganako errespetua bermatzeko baliabideetako bat denez.

Bidezko Merkataritzaren aldeko konpromisoa errealitate bat da Eibarko La Salle Ikastetxean. Urteak daramatzagu horren alde lanean eta bereziki azken hiru urte hauetan jota ke dihardugu: salmenta-postuak jartzen ditugu La Salle Ikastetxeko bi zentroetan, La Salle-Isasin eta La Salle-Azitainen, eta sentsibilizazio-jarduerak egiten hezkuntza-elkarte osoarekin: irakasle, ikasle eta familiekin; eta Ikastetxearen titularra den Asociación Propulsora de Enseñanza (APE) erakundeak Bidezko Merkataritza sustatzekoakordioa sinatu du.

Ziurtagiri hau jasoz Eibarko La Salle Ikastetxea konprometitzen da denbora dedikatzera eta kartsuki aritzera gizarte- eta ingurumen-erantzukizuna kontsumo ohituretan txerta dadin, modu erraz eta erakargarrian.

Eman ditugun urratsak eta jarraituko ditugunak ematen honako hauek dira:

  • Eskolan lan-talde bat edukitzea.
  • Bidezko Merkataritzaren aldeko politika bat idatzirik izatea eta erabiltzea.
  • Ikastetxean Bidezko Merkataritzako produktuak edukitzea.

Bidezko Merkataritzari buruz sentsibilizatzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Time limit is exhausted. Please reload CAPTCHA.