Arrazakeriaren Aurkako Martxa – Martxoaren, 19a

Beste behin, pertsona errefuxiatuen harrera eraginkor baten alde eta asilo eskubidearen defentsan.

Bigarren urtez jada, pertsona errefuxiatuen harrera eraginkor baten alde eta asilo eskubidearen defentsan adierazten gara.

Arrazoia, zoritxarrez, orain dela urtebete aurreikusi genuena betetzen hari delako da: Europar Batasuna (EB) osatzen duten Estatuek, dituzten asilo politikak norabidez aldatzen ez badute, gure mugetan hildakoak pilatzen joango dira. Eta milaka pertsona harrapatuta geratuko dira, gaizki ekipatutako kanpamenduetan, herrialde bakoitzeko autoritateen eskutik gaizki arduratuak izango direnak, hotza eta gosea pasaz Europa Batasunaren barnean.

Migrazioen Erakunde Internazionalaren (OIM) arabera, 2016. urtean, 5.082 pertsona hil ziren (bataz besteko, 14 pertsona eguneko) Mediterraneoko ibilbide desberdinetatik Europar Batasunera iristeko intentzioarekin. 2015. urtean, aldiz, 3.777 pertsona hil ziren, 2014. urtean baino 2000 gehiago. Bistakoa zen, aldaketa askorik gabe, 2016. urtea, urte hildakora izango zela. Eta horrelaxe izan da.

Europar Komisioko lehendakariordea den FransTeimmermanek eta migrazio komisarioa den DimitrisAvramopoulosek deklaratutako guztitik ez da ezer bete, 2016ko irailak 28an prentsa ohar batean adierazi zen bezala; balantzea egiten da bi pertsonaia huen jokabideen inguruan eta 2016ko martxoan Turkiarekin sinatutako itun iraingarriaren inguruan ere. Ez dira hildakoak gutxitu, baizik eta handiagotu. Mediterraneo ekialdean hildakoen kopurua gutxitu egin da baina erdialdean, aldiz, kopurua handiagotu da. Ez da bete 2015eko irailak 25ean Europar Batasunak berak hitzartutako berkokapen eta kokaleku berriaren adostasuna eta daramaten erritmoan, ezinezkoa izango da 2017. urte amaierarako lortzea.

Manifiestoa

Akordatu akordioetaz

Kartela

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Time limit is exhausted. Please reload CAPTCHA.