2020ko Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza

Proiektuaren izenburua: Guatemalako San Markoseko eskola publikoetan emakumeen, nesken eta nerabeen, aurkako indarkeria prebenitzeko hezkuntza-proposamena.

Diru-laguntza eman duen erakundea: Bizkaiko Foru Aldundia

Laburpena:

Proiektu hau Aldundiak 2016an eta 2018an finantzatu zituen proiektuen jarraipena da. Bere helburua: emakumeek, neskek eta nerabeek, indarkeriarik gabeko bizitza izateko duten eskubidea sustatzen laguntzea, hezkuntzaren eremuan prebentzio-ekintza baten bidez, emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko eta desagerrarazteko 2020-2029 Plan Nazionalaren esparruan, Guatemalako San Markos Departamentuan.

Proiektua gauzatzeko 2 urteak amaitu ondoren, proposamen pedagogiko, kultural eta tekniko egoki bat buruturik izango da, emakumeek, neskek eta nerabeek, indarkeriarik gabeko bizitza izateko duten eskubideari era prebentiboan aurre egiteko, San Markos Departamenduko bi udalerritako 10 eskola publikotan.

Aurrekontua: 141.657,10€

Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza: 113.174,33€
Proyde-Proegaren ekarpena: 11.423,06€
Prodessaren ekarpena: 17.059,71€

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Time limit is exhausted. Please reload CAPTCHA.