Gaston Picone-ren bisita Argentinatik

Otsailaren 17 eta 18an gure artean izan dugu, Proyde-Proegan, Gaston Picone, Argentinako La Salle Fundazio-ko Zuzendari Exekutiboa. Proyde-Proegarekiko harremanak estutzearren egin digu bisita eta Euskal Herriko zenbait udalei beren diru-laguntza eskertzeko.

Hain zuzen ere, 17an, eguerdian, Zarauzko udalean lan-bilera izan genuen Patxi Elola Kooperazio Zinegotziarekin eta Julen Aranguren Immigrazio Teknikariarekin. Proyde-Proegatik bertan izan ginen Jose Manuel Agirrezabalaga, Idoia Azpilicueta eta Maite Pardina. Gaston Picone-k aurkeztu zuen Zarauztik jasotako diru-laguntzaren nondik norakoa, Argentina eta Paraguaiko La Salle Zentroetako haur eta nerabe zaurgarrien kalitatezko hezkuntza segurtatzera zuzendua, eta zarauztarrei eskerrak eman zizkien beren eskuzabaltasunagatik. Azpimarratu zuen Argentina eta Paraguaiko La Sallek Euskal Herriarekin duen lotura estua ere. (https://zarauzkohitza.eus/zarautz/1582023897146-18000-euroko-laguntza-eman-dio-udalak-proyde-proegaren-aurtengo-proiektuari)

18an, berriz, Eibarko udalean izan ginen Idoya Sarasqueta Gizarte zerbitzuetako Zinegotziarekin eta Jaione Azkue Gizarte zerbitzuetako teknikari-arduraduna eta Xabier Andres Dibertsitateko teknikariarekin. Proyde-Proegatik bileran parte hartu genuen Jose Manuel Agirrezabalaga, Idoia Azpilicueta eta Juan Mari Ausinek. Gaston Picone-k, era bereziz eskertu zituen hainbeste urtetan Eibarko Udaletik jasotzen ari diren diru-laguntza esanguratsuak, besteak beste, Cordobako Malvinas Argentinas auzo pobreko hezkuntza-eraikinak jasotzeko: hasieran Lehen hezkuntzakoak izan ziren, ondoren Gazteen etxea eta orain Bigarren mailako hezkuntzakoak.

Interes handiko topaketak izan dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Time limit is exhausted. Please reload CAPTCHA.