BIDEZKO MERKATARITZAREN ALDEKO IKASTETXEA – BILBO

Urriaren 27an jaso du Bilboko La Salle Ikastetxeak “Bidezko Merkataritzaren aldeko Ikastetxea” izeneko Diploma. Proegako Jose Manuel Agirrezabalagak eman dio Diploma Estibalitz Sarria Ikastetxeko Zuzendariari. Ekitaldian izan dira Itziar Urtasun, Bilboko Udaleko lankidetzarako zinegotzia, eta Javier Lorenzo Proegaren ordezkaria Bizkaian.

Ikastetxeko jolastokian izan da ekitaldia, auzoan egin diren neska-mutil, gazte eta helduen lasterketa solidarioen ondoren eta jolastokian bertan txikien lasterketen aurretik. Guztira 700en bat pertsonak hartu du parte Proegaren proiektuen aldeko lasterketa solidario hauetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Time limit is exhausted. Please reload CAPTCHA.